Teknologian oinarritutako erakunde edo startup bat naiz


Zure produktu digitaleko taldean diseinu perfil bat ondo etorriko litzaizuke? Zure produktuaren balioa handitzen lagundu nahi dizugu erabiltzailea ardatz duen diseinuari esker. Lagun zaitzakegu, baldin eta:

  • Zure softwarea ez da oso erabilgarria
  • Zure produktu digital ez oso erakargarria
  • Zure aplikazioa ez da oso eraginkorra
  • Produktua garatzeko kostuak handiak dira

Maite dugu gure lana eta erronkak gustatzen zaizkigu.


Nola egiten dugu lan

Aktibo baliotsua izango gara zure taldearentzat. Produktuaren garapenean lagunduko dizugu prozesuak irauten duen bitartean. Guretzat, diseinuak (UX) negozio zuzendari, garapen talde eta bezeroaren arteko erdigunean behar du egon. Eroso sentitzen gara perfil desberdinen artean, bakoitzak hizkuntza desberdina erabiltzen duen arren. Negozioak datuak nahi izaten ditu estrategia bideratzeko, garatzaileak diseinu materiala zenbat eta erabilgarrien izan hobeto, diseinu sistemak eta konponenteen bitartez eta erabiltzaileak ulertua nahi du izan bere beharrizanak azebetzeko.


Freelance bezala lan egiten dugun arren, taldeko kide bihurtzen gara, eguneroko batzarretan parte hartzen. Komunikazioa garrantzitzua da guretzat, proiektu baten arrakasta talde lanean izaten delako.


Zerbitzuak

  • Erabiltzaile ikerketa
  • Informazioaren arkitektura
  • Interfazeen diseinua
  • Design system edo diseinu sistemak




Arrakasta-kasuak



Aurrera egin proiektuarekin gure doako aholkularitzarekin

Identifikatu zure negozioaren ahulguneak eta jaso feedbacka zure negozioak 45 minutuko doako aholkularitza honetan duen proiektuaren egoera optimizatzeko (Zoom bitartez).

experiencia de usuario

Gutaz diotena

testimonios veridata

Lucia Morancho

Product Owner Veridatan

Jonek, diseinuari esker, laguntzen duen edozein proiektutan eragiten du. Urte bat baino gehiago eman nuen Veridatan Jonekin, eta haren laguntza ezinbestekoa eta nabarmena izan zen. Diseinuaren aplikazioa eraginkorra, erabiltzaileenganako hurbilketa enpatikoak eta haien proposamenen originaltasunak proiektuak garatzen nabarmen lagundu zigun.

testimonios dokusare

Pilar Ramirez

Dokumentuen kudeaketa Dokusaren

Arina, eraginkorra, ordenatua eta bezeroaren beharretan jarriz atentzioa. Norbait antolatua behar baduzu, bera da.